2011-12-29

IÑURRATEGI,VALLEJO ETA ZABALZA HEGO POLOAN

   

Hego Polora iristea lortu dute 

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza

Bigarren txanpari ekingo diote orain: Hego Polotik Herculeseko Badiara dauden 1.200 kilometroak bete ahal izateko
P. I. M. / Naturgas- BBK Transantartika 2011 / 2011-12-29

540-1 (id: 7822806)

Abentura hasi eta 44 egunera Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Hego Polo geografikora iristea lortu dute. 2.200 kilometroko zeharkaldi gogorra izan da antartikako izotzean, askotan haizea kontran, leretarako lur-eremu desegokian eta muturreko tenperaturekin, 45 gradu zero azpikoa zenbaitetan. Ezarritako helburuaren lehendabiziko atala bete dute eta aurretik beste 1.200 kilometro dituzte kontinente izoztua alderik alde zehartzeko.


Antartika, Hegoa 90º. 2011ko abenduaren 29an. Espedizioaren 44. eguna

540-2 (id: 7860876)

Gaurko 9:15etan (bertako orduan, 10:15etan Euskadin), hain justu Amudsen eta bere gizonek lehen aldiz Hego Polora iritsi zirenetik 100 urte eta 15 egun geroago, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioak lurreko punturik hegokoenera iristea lortu du, eta bide batez, espediziokideek gizakiarekin kontaktua berreskuratu dute: Novolazarevskaya baseko errusiarrak orain hilabete terdi agurtu zituzten eta oraingoan Amundsen-Scott base estatubatuarreko lagunek egin diete harrera hain modu ezhoikoan heldu diren mendizaleei, haizeak mugitutako leren gainean.

Loiutik azaroaren 11an atera ziren Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, eta bost egun geroago Antartikako izotzetan estreinatu ziren 10 kilometroko jardun gogorrarekin, tartean 800 metro desnibela gaindituz,  eta bidelagun izan dituzten ezbeharrak gertu-gertutik ezagutuz: sastrugiak edota haizeak izotzean sortzen dituen pitzadurak, lerak arrastaka eramatea erabat zailtzen dutenak. Hala ere, lur-eremuaren irregulartasuna ez da areriorik handiena izan, bost egun geroago ikusteko aukera izan zuten bezala: Juan Vallejoren lera, elurrak estalitako 30 metroko sakonerako zulo batean desagertu zen bapatean eta gasteiztarrak pitzaduraren sarreran eutsi behar izan zion 170 kiloko pisuari gerritik helduta, taldekideak etorri eta arnesa moztu arte.

Asteak joan asteak etorri, BAT Basque Team-eko taldeak aurre egin behar izan die baldintza eskasei eta batez ere 2.500 metroko desnibelari, itsasoaren mailan hasi eta antartikako lautadaraino, bertan kokatzen baita Hego Polo geografikoa. Haizearen baldintzak ez dira beti onak izan, motelegi zenbaitetan eta beste batzuetan egundoko ekaitzekin batera, kometak erabiltzea galeraziz eta hirukotea denda barruan egotera behartuz.

Behin baino gehiagotan hiru alpinistek ez dute kilometro bat bera ere egiterik izan eta beste batzutan haizearen indar eskasak sekulako esfortzua egitera behartu ditu, leretatik tiraka 10-20 kilometro egin ahal izateko sekulako jipoia hartuz. Hau guztia muturreko baldintzekin, uda antartikara iritsi berri den arren, Iñurrategik Vallejok eta Zabalzak 45 gradu zero azpiko tenperaturak izan dituzte, komunikazio lana ere asko zailduz.

Zailtasun guztiak gaindituz, NATURGAS/BBK 2011 espedizioak atsedena hartzeko aukera izango du gaur, labur bada ere, eta zeharkaldiaren bigarren txanpari ekingo diote berehala: Hego Polotik Herculeseko Badiara dauden 1.200 kilometroak bete ahal izateko.

Albistea jakin eta berehala, hamaika zorion agur heldu dira BAT Basque Team fundazioaren egoitzara. Eusko Jaurlaritza Kultura Sailburuak, Blanca Urgellek, telefonoaren bitartez egin du bat mendizaleekin eta Gobernuaren eta Lehendakariaren izenean zoriondu ditu lortutako balentriagatik.

2011-12-27

EUSKALDUNAK HEGO POLOKO HELMUGARA

“Animotsuago gaude, Hego Poloko 
helmuga gero eta gertuago 
baitaukagu”
Naturgas/BBK Transantartika 2011
I.B.G. / Argazkiak:  BAT / 2011ko abenduak 26, astelehena 



300 (id: 2857064)





















 Azken hiru egunak oso bestelakoak izan dira
A. Iñurrategi, M. Zabaltza eta J. Vallejorentzat.
Ostiralean haizea ez zen 
agertu ere egin, hori dela-eta mendigoizale euskaldunek, 
indarrak berreskuratzeko asmoz, atseden hartzea erabaki zuten. 
 “Ondo etorri zaigu”, zioen Vallejok, “halere eguna oso luzea egin zaigu”.

Normalean gasteiztarra arduratzen da posta elektroniko bidezko
komunikazioaz, eta Antartidan muturreko bizi-baldintzekin topo
egin badute ere,
ez du umorea galduGabon-gaua egunean bizi izandakoa
kontatzerako orduan
honako hau zioen:  “Gaur ez du haizerik egin, eta lerak 
arrastatzen ibili gara.
 Azkenean 23 kilometro egin ditugu, eta orain hemen gaude, 
gabon kantak 
abestu bitartean zopa eta arroza jaten”.  

Domekakoa, Gabon eguna, jardunaldi eramangarriagoa
izan zen Naturgas/BBK Transantartika 2011 espedizioko kideentzat. 
Halere, egun horretan ere izerdi
dezente bota behar izan zuten 65 kilometroko ibilbidea egiteko. 
Lurzoruak sastrugis beteta jarraitzen du, eta bat-batean haizea
desagertzearekin batera, eguerdi partean kanpalekua muntatu eta
desmuntatu
behar izan zuten.

Mendigoizale euskaldunek 1.858 kilometro egin dituzte jada, eta
340 inguru
baino ez zaizkie geratzen Hego Polora heltzeko.  Atzo gauean eurekin
izandako telefono dei labur batean, Mikel Zabaltzak honako hau zioen:
  “Animotsuago gaude, Hego Poloko helmuga gero eta gertuago baitaukagu.
  Txarrena, gero eta nekatuago gaudela da”.

2011-12-16

Zirrikitu batetik

Aupa Marimenditaldekoak!!
Artikulu hau irakurri dut eta zuekin konpartitu nahi dut.

ZIRRIKITU BATETIK

Ea gustatzen zaizuen!

2011-12-02

Abenduak 3


              Bidea ez da leuna
            guztiontzat da hori ezaguna
            egin ezazu ahal duzuna
 ez da izango-eta alferra zure jarduna
 egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA

2011-11-28

Aretxabaletan Zaraiatik ibilaldia

Goruetan (Urkulu urtegia) goizeko 10etan



Arientzatik gora (txanpinoiak,lanpernak,piñotelak...)
Kurtzebarri  1113m.(mendikat)
Zaraian  atsedena

Elorretako haitza atzean
Marian eta Ana  barriketan
Arantxa Degurixan ttipi-ttapa
Uxue,Esther,Ana eta Marije Degurixan
Muxibarren txabolan gazta,txoixo....
Muxibarren txabolan erlojuan ordu biak laster....

Muxibarren txabola


Andartoruntz
Andartotik Udalaitz bistan (Arrate)
Andarto 1.076 m. (Mendikat)
Andartotik -Aloña, Artzanburu, Arantzazu....

Ermuko hitzaldia

 Ermuko emanaldiari buruz esan arazo tekniko ugari izan genituela gure bideoak martxan jartzeko,hale ere,  oztopo guztien gainetik ondo joan zela esan genezake. Aretoa ederra zen eta 30 bat pertsona egon ziren emanaldian.
Ermuko jendeak ondo erantzun du eta gu ere galderei erantzunak ematen eta hutsune- tarteetan azalpenak ematen saiatu gara.
Amaieran jaso genituen txaloak gure bloogatik izan genituen entzuleei bota nahi dizkiegu.

2011-11-27

Aretxabaletatik ibilaldia: Urkulu-Kurtzebarri-Degurixa-Andarto-Ugaztegi-Urkulu.

2011-11-22


TRANSANTARTIKA 2011
”Susto galanta eta abisua datozen egunetarako”
Ezkutatuta zegoen 30 metroko sakonera zeukan zulo batetik erori da Juan Vallejoren lera. Arnesaren bitartez lerara lotuta eutsi dio taldekideen laguntza jaso arte.
MONDRABERRI / Argazkiak:  BAT / 2011ko azaroak 22, asteartea

 
Burutzen ari diren zeharkaldiak arrisku asko ditu, askotan ezkutuan daudenak, atzo Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak gertu-gertutik ikusteko aukera izan zuten bezala. 
 
Aurreko jardunaldietako haize bortitzak etenalditxo bat izango zuelakoan, igandean denda babesteko eraiki zuten aterpetik atera ziren atzo. Kilometro bateko distantzia bete gabe (beti ere haizea kontra zutela eta eremu gorabeheratsuan) Vallejok zeraman lera ezkutuan zegoen zulo batera erori zen. Pitzadura sakona, 30 metrokoa, eta ikusteko oso zaila sastrugis betea dagoen izotz geruzan.
 
Mendizalearen gerrira arnesarekin lotuta, eskegita geratu zen lera 170 kiloko pisuarekin. Vallejok pisuari eutsi zion zulora arrastaka jauzi gabe, Iñurrategik eta Zabalzak soka moztu eta lera erortzen utzi arte. Vallejoren sasoi fisiko bikainak erraztu zuen guztia, taldekideek umoretsu aipatzen duten bezala “Herculesen abdominalak baititu” ; beti azaltzen duten zuhurtziak ere hotz jokatzera eraman zituen, hirurak sokaz loturik; Iñurrategi eta Zabalzaren habilezia eta esan beharra dago, zorte pixka bat ere izan zuten lagun ezbehar honetan, azkenik susto galanta bilakatu dena. 

Arnasa berreskuratzerakoan hiru mendizaleak zulora jeitsi ziren lera hustu ahal izateko, eta txandaka, lera berreskuratzeko (zorionez osorik baina kolpe ikaragarria hartuta) eta era berean lerak zeraman material guztia (jakiak barne) gora igotzeko.
 
Aurreko egunekin alderatuta eguraldiak hobera egin duen arren, baldintza txarrek eragin handia daukate NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioko kideek ematen duten edozein urratsetan. Ez soilik haizearen indar bortitzak, ia 100 kilometro orduko abiadurakoa eta espedizioaren geldialdia eragin zuena. Oraindik elur biguna azaltzen den lekuetan haizeak sastrugis betetzen du eremua, hamaika buruhauste sorrarazi dizkien zulo sakonak eta erritmoa jesitera behartu dituenak “izotzezko infernuan”.





2011-11-18

SAN MARTIN KULTURALA

Ermuko hitzaldiaren kartela
Gure helburua Andeak ikustea eta sentitzea izan zen . Horretarako Mendikate Zuriko hiru mendi igo genituen Ishinca 5.530m, Urus 5.495m eta Pisco 5.752m.
Ishincara eta Urusera igotzeko kanpamenduak 4.500metrotan jarri genituen, Piscora igoteko berriz, bi kanpamendu jarri genituen bata 4.650metrotan eta bigarrena 4.800 inguruan, beraz gailur egunean mila metro inguruko igoerak izan dira.
 IKUSI ETA KONTATUKO DUGU GURE  AZKENENGO PROIEKTUA

2011-11-14

azaroaren 26an ARETXABALETAN

Datorren azaroaren 26an ibilalditxo bat egiteko proposamenaz gatoz.
Azaroaren 26an  (eguraldi lagun)
Aretxabaletatik ibilaldia: Urkulu-Kurtzebarri-Degurixa-Andarto-Ugaztegi-Urkulu.
egitaraua: goizeko 9etan  Arrasateko Eroskiko aparkalekuan.( gaudenon artean kotxeak osatu)
eta  Aretxabaletako Urkulu urtegitik abiatuko gara. 
 Zuek :  bokata ,edariak , umore ona, farreguria, notizia freskuak, (hautezkundeak pasa berri...) ekarri motxilan.
  
 
 
 
 
argazkia: Aretxabaleta (Urkuluko urtegia) eta Orkatzategi
fondoan Aloña eta Aizkorriko kresteria
eskubitara Kurtzeberri dago.
  

2011-11-02

Mendiexpo 2011


Marimenditarren aldarria
 Aurtengo ,  Mendiexpon, Irungo Ficoban, Marimenditarrak izan ginen Berriak antolatu zuen tertulian, urriaren 31an arratsaldez.
argazkilaria: Arrate
 



Gaia: Emakumea, Euskera ta Mendia

http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-11-04/038/001/solastokian_esanak.htm
2012ko irteera prestatzenOrdutik bi urtean behin antolatu dute espedizio bat. 2008an Elbrus mendira joan ziren, eta 2010ean Peruko Mendikate Zurira. 2012ko irteera prestatzen hasiak direla aurreratu zuten, eta Pirinioetara joatea aztertzen ari dira.

Luze jo zuen solasaldiak, eta Berridik Marimendiri buruzko gogoeta egin zuen: «Ez gara elkarte bat. Ez dugu mendi elkarteen lekua hartu nahi, eta gutako bakoitza bere herriko mendi elkarteko kidea ere bada. Gurea emakumearen astialdirako aldarria gizarteratzeko taldea da». Hala egiten jarraituko dute, Marimendi beharrezkoa ez den eguna iritsi artean.

2011-10-26


Alex Txikon: "Helburua lortu izan ez dugun espedizioetan ikasi dut gehien"

2011-10-26 15:00:00 Leire Kortabarria
Harrera bikaina izan zuen urriaren 18na Besaide mendi elkarteak antolatutako Alex Txikon (1982, Lemoa) mendizale eta Al filo de lo imposible saioko kameralariaren emanaldiak. Aurtengo neguko espedizioan "piloa ikasi" duela esan digu.
Edurne Pasabanen proiektuan ibili zara. Hura lortuta, zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?
Neguan, urtarrilaren 12an, Pakistan aldera irtengo gara ostera, Gasherbrum I mendian aurten egon garen bide berri horretatik  ekitera, ea oraingoan bukatzen dugun. Udaberrian, beharbada, ostera ere Pakistanera itzuliko gara, baina lehenengo buru-belarri gabiltza proiektu honetan.
Orain dela gutxi entrenamendu saio berezia egin zenuen Anboton: goizean aizkorari eragiten, eta arratsaldean kilometro bertikala. Zelan animatu zinen?
Lagunak zebiltzan hori antolatzen eta, saltsa guztietan sartuta nagoela, giro ona zegoela, antolakuntzakoak lagunak ditudala eta askotan zirikatzen zebiltzala eta mendizale ezagun bat bertan egotea ere nahi zutela… Entrenamendu gisa hartu nuen eta eguna gustura bukatu nuen. Hori bai, egurrarekin sekulako lana izan genuen, egurra gogor-gogorra tokatu zitzaigun-eta.
Zero azpitik kameralari ibili zara, eta hori ez da erraza izan behar.
2005a izan zen zinema formatuan grabatzen zuten azkeneko urtea, eta asko ikasi nuen espedizio horretan. Hortik aurrera, ibili naiz ere Makalun 2005ean, 2006an Antartidan, 2008an Manaslun, Kangchenjungan 2009an… Gero eta gehiago sartzen naiz lanean, gustuko dut kameraz ibiltzea, benetan lan polita da eta fruitua hor dago: Gasteizko mendi festibalean bi film aurkezten ditugu, eta bide horretatik nahi dut jarraitu, mendian egindako irteerak erakusten eta jendeak ikus dezan zelako gauzak egiten ditugun.
Ze espediziotan ikasi duzu gehien?
Helburua lortu izan ez dugunetan. Adibidez, Makalun 2005ean, Shisha Pagman 2006an, 2009an Kangchenjungan edo aurtengo neguko espedizioan. Negukoa beste era bateko mendizaletasuna da; ez du zerikusirik udan joatearekin. 2005eko Makalukoan eta aurtengo negukoan ez dugu helburua lortu, eta ikasi, piloa ikasi dut. Tontorra egitea da helburua, baina, ez baduzu lortzen, sekulako eskarmentua izaten duzu, gehiago pentsarazten dizu.
Paraje hartan hain desberdinak dira negua eta uda?
Bai, bai, bai; zuria eta beltza bezala. Udan erraz sartzen gara B kanpamendu batera. Neguan, oso konplikatua da logistikoki, garestiagoa ere bai. Tenperatura aldetik ere oso desberdinak dira: nik sekulako eguraldia izan dut udan, eta badakit neguan zero azpiko 20 gradu-eta izango direla. B kanpamendu bat jartzea ere kosta egiten da, haizea egiten du… eta B kanpamendutik gora, zer esanik ez.
Zuk esandakoa da hauxe: "Tontorragatik burua galtzen dugu".
Bai, horixe!, nik neuk ere bai, eta horren adibide garbia aurten dago: Gasherbrum eta gero K2ra hurbildu ginen, gau bi eman genituen lepoan, eta bigarren gau hori sekulako akatsa izan  zen. Izan ere, gu izan ginen bakarrak lepora heltzen, 4. kanpo horretara, eta gugaz zetorren taldea beheko kanpamenduan zegoen. Bada, hurrengo egunean bertan agertu ziren, eta ikusi buruak zelan jokatzen duen momentu horretan: gu jaisten baginen eurek gailurra egin zezaketen, nahiz eta izan talde bat guk irekitako urratsetik ez zela gai izan guk egin genuen lana egiteko… Azkenean beste gau bat eman genuen 8.000 metrotara, gure bizitza arriskuan ipinita.
Profesional ez izateak zer esan gura du, prestakuntza aldetik?
Nire maila teknikoa zein den garbi daukat. Profesionala izanda, denbora libre gehiago izango nuke, goiz eta arratsaldez entrenatu ahalko nintzateke, irteera gehiago egiteko aukera… Bestalde, aurten etxetik kanpo bost hilabete eman eta gero, beste seitan lan egin behar dut, nire kasuan eraikuntzan, astelehenetik zapatura buru-belarri, eta geratzen den denbora apurra ez da nahikoa. Bestalde, espedizio bakoitza dirutza da: bakoitzeko 20.000 euro, atera kontuak…
Interneten ere bloga daukazu…
Bai, denetarik sartzen dugu. Hori ere egin egin behar da, jendeari jarraitzea gustatzen zaiolako, eta eta garrantzitsua da egiten duguna hemen eta kanpoan ikusteko aukera ematea.

2011-10-25

Gure hitzaren kirola? Bertsolaritza

Beti pentsatu izan dut bertsolariek hitzekin kirol egiten dutela, amildegi baten aurrean burua ez ezik gorputza ere kontrolatu behar dutela eta horixe da, hain zuzen ere, mendian gaudenean egiten duguna.

 Egun hauetan, gure zinemetan, Bertsolari film dokumentala ikusteko aukera dugu. Asier Altunak, bere zuzendariak, lan bikaina egin du.

Hitza, hitzarekin jolastea, hitzaren isiltasuna, amildegia, hitzaren biluztasuna, poesia inprobisatua... , dokumentalean agertzen diren bertsolariek holako ideiak aipatzen dituzte, guztiek eman eta ematen dituzte urrats desberdinak kirol horretan.

Bukatzeko, filmetik hartutako hiru ideia: Andoni Egañaren azalpen interesgarriak, Maialen Lujanbiok kontatutako bizipen hunkigarriak eta Miren Amurizaren irudi ederrak eta zirraragarriak.


Asier Altunaren bideoa

2011-10-14



URBIA 2011.10.12



Begi bistan dago posik ta disfrutatzen gaudela...

Atzoko eguna Urbiatik ikusten zena, goian eguraldi bikaina
laino ugari beheko herrietan

2011-10-11

2011ko MAKEA OINEZ

Pasaden igandean, urriaren 9an, Makea herrian MAKEA OINEZ ibilaldia ospatu zen, Ez dira asko iparralde eta hegoaldeko jendea biltzeko antolatzen diren ekintzak eta lasterketa honek aukera ederra eskaintze du bi aldeko mendizaleak biltzeko.

Hiru aukera izan genituen geure ibilbidea aukeratzeko:
1. 19 km duen ibilbidea, Utsu mendiraino heltzen dena eta zailtasun handirik gabeko ibilaldia dena.
2. Baigura mendian zehar egiten dena eta 24 km daukana.
3. Makea oinez duen izena da hirugarren aukera baita luzeena ere 37 km baitu.

Eguraldiak laguntza handirik eman ez bazuen ere aukera ederra izan genuen Iparraldeko parajeak ezagutzeko, horko janari goxoak datatzeko eta batez ere lagunen artean eguna pasatzeko.

2011-10-07

Juan San Martin bekara aurkezteko azken egunak; aurtengo gaia, mendizaletasuna

© cc-by-sa  Oier ¦ 2011-10-04 ¦ 11:42 ¦ kirola

Aurten X. edizioa da eta bekaren gaia MENDIZALETASUNA da. Beka 9.000 eurokoa da eta urriaren 11 izango da izena aurkezteko azken eguna. Oraindik denboraz zaude! Aurtengo edizioa hainbat nobedaderekin dator, baina garrantzitsuena da ikerketa lanaren memoria aurkezteko epea luzatu egin dela. Aurreko deialdietan bekaren irabazleak 12 hilabeteko epea zuen ikerketa lana burutzeko. Aurtengoan, berriz, epe hori 18 hilabetekoa izango da.
Erref.: Juan San Martin bekara aurkezteko azken egunak; aurtengo gaia, mendizaletasuna (www.eibar.es)

2011-10-06

ARRASATEN - MENDI HAMABOSTALDIA

Proiekzioak

Dena den, ezohiko jarduerak ere antolatu dituzte Mendi Hamabostaldi honetarako Besaide Mendizale Elkarteko kideek.  Gauzak horrela, urriaren 18an “Makaluko mendebaldeko ertza eta Himalaia neguan” titulupean Alex Txikonek argazki-proiekzioa burutuko du.  Hitzordua Kulturaten izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Ildo beretik jarraituz, hilaren 26an Alberto Iñurrategik hartuko dio lekukoa Txikoni.  “Porrotaren alde” titulupean, mendigoizale aretxabaletarraren emanaldia Kulturaten izango da baita ere, aurrekoaren ordutegi berdinarekin, hau da, arratsaldeko 19:00etan.


MATURANAKO ASTEBURUA


Irakaslea trebea, ikasleak erne


Inguru zoragarriak,eguraldia bikaina


Atsedena hartu ondoren mendira, noski



  Asteburu alaia ta emankorra












udalaitz ilunabarrean




2011-10-05

MARIMENDI TALDEA






SAN PEDRO DE ATXARRE UDABERRIAN

Dimeko mendi martxa

Aupa neskak!
Hemen bidaltzen dot Dimeko "Sisetan" mendi martxaren informazioa, animatu zaitezte!


Aupa mendizaleak!!!



Datorren urriaren 15ean Dimen igezko moduan, “Sisetan” V.mendi eta III. BTT martxa antolatu doguz. Bakoitzak Ibilbide bi izango dauz. Informazio gehiago apurka apurka gure web orrian ikusi ahal izango dozue. (www.dima-udala.org)



Zalantzaren bat izanez gero, deitu lasai telefono honetara: 94 – 6315725



Agur bat eta animatu zaitezte gure ingurune zoragarri hau ezagutzera.



Dimako Gaztetxe eta Udalak.