2011-12-29

IÑURRATEGI,VALLEJO ETA ZABALZA HEGO POLOAN

   

Hego Polora iristea lortu dute 

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza

Bigarren txanpari ekingo diote orain: Hego Polotik Herculeseko Badiara dauden 1.200 kilometroak bete ahal izateko
P. I. M. / Naturgas- BBK Transantartika 2011 / 2011-12-29

540-1 (id: 7822806)

Abentura hasi eta 44 egunera Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Hego Polo geografikora iristea lortu dute. 2.200 kilometroko zeharkaldi gogorra izan da antartikako izotzean, askotan haizea kontran, leretarako lur-eremu desegokian eta muturreko tenperaturekin, 45 gradu zero azpikoa zenbaitetan. Ezarritako helburuaren lehendabiziko atala bete dute eta aurretik beste 1.200 kilometro dituzte kontinente izoztua alderik alde zehartzeko.


Antartika, Hegoa 90º. 2011ko abenduaren 29an. Espedizioaren 44. eguna

540-2 (id: 7860876)

Gaurko 9:15etan (bertako orduan, 10:15etan Euskadin), hain justu Amudsen eta bere gizonek lehen aldiz Hego Polora iritsi zirenetik 100 urte eta 15 egun geroago, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioak lurreko punturik hegokoenera iristea lortu du, eta bide batez, espediziokideek gizakiarekin kontaktua berreskuratu dute: Novolazarevskaya baseko errusiarrak orain hilabete terdi agurtu zituzten eta oraingoan Amundsen-Scott base estatubatuarreko lagunek egin diete harrera hain modu ezhoikoan heldu diren mendizaleei, haizeak mugitutako leren gainean.

Loiutik azaroaren 11an atera ziren Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, eta bost egun geroago Antartikako izotzetan estreinatu ziren 10 kilometroko jardun gogorrarekin, tartean 800 metro desnibela gaindituz,  eta bidelagun izan dituzten ezbeharrak gertu-gertutik ezagutuz: sastrugiak edota haizeak izotzean sortzen dituen pitzadurak, lerak arrastaka eramatea erabat zailtzen dutenak. Hala ere, lur-eremuaren irregulartasuna ez da areriorik handiena izan, bost egun geroago ikusteko aukera izan zuten bezala: Juan Vallejoren lera, elurrak estalitako 30 metroko sakonerako zulo batean desagertu zen bapatean eta gasteiztarrak pitzaduraren sarreran eutsi behar izan zion 170 kiloko pisuari gerritik helduta, taldekideak etorri eta arnesa moztu arte.

Asteak joan asteak etorri, BAT Basque Team-eko taldeak aurre egin behar izan die baldintza eskasei eta batez ere 2.500 metroko desnibelari, itsasoaren mailan hasi eta antartikako lautadaraino, bertan kokatzen baita Hego Polo geografikoa. Haizearen baldintzak ez dira beti onak izan, motelegi zenbaitetan eta beste batzuetan egundoko ekaitzekin batera, kometak erabiltzea galeraziz eta hirukotea denda barruan egotera behartuz.

Behin baino gehiagotan hiru alpinistek ez dute kilometro bat bera ere egiterik izan eta beste batzutan haizearen indar eskasak sekulako esfortzua egitera behartu ditu, leretatik tiraka 10-20 kilometro egin ahal izateko sekulako jipoia hartuz. Hau guztia muturreko baldintzekin, uda antartikara iritsi berri den arren, Iñurrategik Vallejok eta Zabalzak 45 gradu zero azpiko tenperaturak izan dituzte, komunikazio lana ere asko zailduz.

Zailtasun guztiak gaindituz, NATURGAS/BBK 2011 espedizioak atsedena hartzeko aukera izango du gaur, labur bada ere, eta zeharkaldiaren bigarren txanpari ekingo diote berehala: Hego Polotik Herculeseko Badiara dauden 1.200 kilometroak bete ahal izateko.

Albistea jakin eta berehala, hamaika zorion agur heldu dira BAT Basque Team fundazioaren egoitzara. Eusko Jaurlaritza Kultura Sailburuak, Blanca Urgellek, telefonoaren bitartez egin du bat mendizaleekin eta Gobernuaren eta Lehendakariaren izenean zoriondu ditu lortutako balentriagatik.

2011-12-27

EUSKALDUNAK HEGO POLOKO HELMUGARA

“Animotsuago gaude, Hego Poloko 
helmuga gero eta gertuago 
baitaukagu”
Naturgas/BBK Transantartika 2011
I.B.G. / Argazkiak:  BAT / 2011ko abenduak 26, astelehena 



300 (id: 2857064)





















 Azken hiru egunak oso bestelakoak izan dira
A. Iñurrategi, M. Zabaltza eta J. Vallejorentzat.
Ostiralean haizea ez zen 
agertu ere egin, hori dela-eta mendigoizale euskaldunek, 
indarrak berreskuratzeko asmoz, atseden hartzea erabaki zuten. 
 “Ondo etorri zaigu”, zioen Vallejok, “halere eguna oso luzea egin zaigu”.

Normalean gasteiztarra arduratzen da posta elektroniko bidezko
komunikazioaz, eta Antartidan muturreko bizi-baldintzekin topo
egin badute ere,
ez du umorea galduGabon-gaua egunean bizi izandakoa
kontatzerako orduan
honako hau zioen:  “Gaur ez du haizerik egin, eta lerak 
arrastatzen ibili gara.
 Azkenean 23 kilometro egin ditugu, eta orain hemen gaude, 
gabon kantak 
abestu bitartean zopa eta arroza jaten”.  

Domekakoa, Gabon eguna, jardunaldi eramangarriagoa
izan zen Naturgas/BBK Transantartika 2011 espedizioko kideentzat. 
Halere, egun horretan ere izerdi
dezente bota behar izan zuten 65 kilometroko ibilbidea egiteko. 
Lurzoruak sastrugis beteta jarraitzen du, eta bat-batean haizea
desagertzearekin batera, eguerdi partean kanpalekua muntatu eta
desmuntatu
behar izan zuten.

Mendigoizale euskaldunek 1.858 kilometro egin dituzte jada, eta
340 inguru
baino ez zaizkie geratzen Hego Polora heltzeko.  Atzo gauean eurekin
izandako telefono dei labur batean, Mikel Zabaltzak honako hau zioen:
  “Animotsuago gaude, Hego Poloko helmuga gero eta gertuago baitaukagu.
  Txarrena, gero eta nekatuago gaudela da”.

2011-12-16

Zirrikitu batetik

Aupa Marimenditaldekoak!!
Artikulu hau irakurri dut eta zuekin konpartitu nahi dut.

ZIRRIKITU BATETIK

Ea gustatzen zaizuen!

2011-12-02

Abenduak 3


              Bidea ez da leuna
            guztiontzat da hori ezaguna
            egin ezazu ahal duzuna
 ez da izango-eta alferra zure jarduna
 egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA