2012-02-29

Elgoibarko emakume mendizaleen taldea, mendiz-mendi 25 urtean

Mendizaletasunak batzen zituen Elgoibarko emakume talde bat eta duela 25 urte elkarrekin mendi irteerak egiten hasi ziren. Ordutik hona makina bat tontor zapaldu dituzte, bai Pirinioetan eta bai urrunagoko parajeetan, Afrikako Kilimanjaro (ondoko argazkian) eta Toubcal mendietakoak, besteak beste. Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, argazki erakusketa batean bildu nahi izan ditu ibilera guztiok Haizea emakume taldeak. Martxoaren 3tik 10era bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxean.
Indarrak berreskuratzen Marokon.

Coma Pedrosa (2.946 m.) Andorrako mendiaren tontorrean, 2010ean.


1990 urtean Elgoibarren, Garmo Negro mendira joan aurretik.

2001batean bagoaz KIlira
Marimendi taldekoen hitzaldia
 Erakusketari lotuta,
Marimendi taldeko kideek Peruko Andeetara, orain bi urte, egin zuten azken irteeraren inguruko emanaldia eskainiko dute martxoaren 6an, martitzenean. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 20:00etan hasita. Euskal Herriko hainbat toki desberdinetako emakume mendizakeek, tartean zenbait elgoibartarrek, osatzen dute Marimendi taldea eta bi urtean behin espedizio “garrantzitsuak” antolatzen dituzte munduko mendi ezagunetara. 2006an Mont Blanc mendian izan ziren, Alpeetan. Caucaso mendikateko mendirik garaienean, Elbrusen, 2008an. Eta, azken irteera orain bi urte egin zuten Peruko Mendikate Zuriko zenbait mendietara, Piscon, Ishincan eta Urus, besteak beste.

2012-02-06

33au MARXA BERET

PLAN DE BERET



Igande honetan, otsailaren 5ean, Bereteko 33 martxan parte hartu dut, ipar eskia egiten dugunentzat oso berezia izaten da.
Martxa horrek, parte-hartzeko, hiru aukera  ematen ditu 10, 21 eta 42 km
Aurten, ezin kexatu,  elurra edonondik eta nahi beste izan dugu eta horixe bera izan da arazoa, hala ere beti bezala jendetsua izan da eta aukera ezin hobea lagunekin egun ona pasatzeko.

2012-02-05

Baias erreka aldetik Santa Ageda eguna

Hemengo urekin egiten da Baias garagardoa, hau bai garagardoa

Elurra hasieran ta elurra bukaeran

Amorraiak ere fresko, fresko
Koplak kantatzeko egun bikaina