2012-03-26

Untzillatx mendiari buelta, bidexka liluragarria

San Martin Baseliza
Ez da beharrezkoa kilometro asko egitea, hemen, gure herrian paseo zoragarriak egiteko, eta horixe da igandean egin genuena,  Untzillatx mendia zirrikitu guztietatik ikusi.
Buelta, Mañaria herrian hasten da, hortik San Martin Baselizara joan ginen, leku hori liluragarria da gaztainondoak, intxaurondoak, pagoak, gorostiak...leku oso berezia. San Martin utzi eta Gatzaietako karobiara abaitu ginen, hortik Mendiola auzuneara, Izurtzara eta berriro Mañarian.
Gatzaietako Karobia

2012-03-21

EMAKUMEAK ETA MENDIA

Pasaden ostiralean lehenengo bilera izan zen, hemen dugu  Sarai Martinek egindako balorapena.
Fue estupendo compartir el pasado viernes con todas, y las que no pudisteis tranquilas que nos veremos en el futuro seguro. Se hablaron cosas interesantes, y sobre todo, que en algún momento de nuestras vidas hemos compartido las mismas vivencias. Esto ha sido un primer contacto para empezar a hacer red e ir buscando aliadas por el camino.

2012-03-19

ESKIAK GORDE DITUGU...

                                   Otsaiean Bakeiran egon giñan ezkiatzen bost Marimendi
                                   Marije Mendikute, Garbiñe Uriarte, Ines, Esther Uriarte eta ni
                                   Garbiñe eta Marije pistetan ibili ziren eskiatzen eta beste hirurok
                                   iraupen luzeko eskia egin genuen, eguraldia aprobetxatuz Mongarrira
                                  joan ginen eskiatzen , eta bueltatu ginenean Beret estaziora guretzako
                                  Milka txokolate etxeak puff batzuk jarrita zeukan guk atsedena
                                  hartzeko  je je je...

2012-03-17

IZAN ALA EZ IZAN

Emakume, euskaldun, mendizale, 40 urtetik gorakoa...?  : BAI
MARIMENDI?:  BAI!!!
Blogari? :  Saiatzeko prest!

2012-03-14

EMAKUMEAK ETA MENDIA_ BILERA


Azken hilabeteotan, mendiarekin erlazionatuta gauden hainbat emakume egun batean elkartzeko aukera ikusi dugu, bertan elkar ezagutzeko, geure esperientziak eta eskaerak partekatzeko, batez ere etorkizunari begira ekintzak sortzeko, elkartzeko etrategia eta lekuak bilatuz, honela eskalada, mendizaletasun, alpinismoan, e.a. emakumeen mundua ikustarazteko.
Zuetako batzuekin hitz egin dugu jada, baina hitz egin ez dugunei hain beharrezkoa ikusten dugun bilera honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Egunak pentsatuz eta pentsatuz ibili gara, eta azkenean martxoaren 16an ostirala, arratsaldeko 18.00etan Felix Baltistan Fundazioko bulegoan egingo dugu (azpikaldean helbidea daukazue.)
Eskertuko genizueke aldez aurretik zeuen asistentzia baieztatzen baduzue honako e-mailera: genero@felix-baltistan.org edo telefonoz : 94 402 89 15 (Saraigatik galdetu).
Animatu, ikaragarrizko aukera baita mendian bideko emakumeen elkartasuna bermatzeko! Zeuen mendizale lagunen artean zabaldu!
Ez ahaztu Pyrenaica-ko blogean zeuen mendi esperientziak idatz ditzazkezuela: mujeresdepyrenaica@gmail.com
Mila esker zeuen arretagatik eta martxoaren 16an elkar ikusteko aukera izatea espero dugu, ezin bazara etorri 18:00etan etorri beranduago problemarik gabe . Hementxe itxoiten zaituztegu!!
Eguna: Martxoak 16
Lekua: FBFko bulegoa (Menendez y Pelayo, 16 trasera) Bilbo
Ordua: 18:00etan

2012-03-13

DIMA-ARTAUN-BELATXIKIETA



Igandean II. mendi irteera antolatu zuten Arratiako andrak
Batu ginen 34 emakume eta mendi martxa bukatu ondoren Dimako plazan
luncha egon zen, Eskerrik asko Arratiako jendeari.

2012-03-07

Marimendi taldekoen hitzaldia, martxoak 6

Martxoak 6, Elgoibarren   gure bideoa aurkeztu gendun. Aretoa ederra zen eta 35 bat pertsona egon ziren emanaldian.
Lagunak  ondo erantzun dute eta gu ere galderei erantzunak ematen eta hutsune- tarteetan azalpenak ematen saiatu gara.
hitzaldia ta gero ...

2012-03-06

Marimendi: emakumeak, euren aisialdia antolatzen

 Marimendia 40 urtetik gorako emakume euskaldun mendigoizalea da. Lau ezaugarri horiek, gainera, baldintza dira taldeko partaide izateko. Horrekin ia esanda dago zer den Marimendi elkartea, baina Marian Arin eta Arantza Zabalak eman dizkigute xehetasun gehiago

Aizu! aldizkaria

2012-03-01

MENDIAN GOZATZEKO



Mendian gozatzeko
norbera gidari,
euria zein aterri
egon beti adi.
Mendirako jantzia
ondo erabagi,
ta garrantzia emon
oinetakoari.
                                                        Marimendi bat