2012-05-30

Aktibo dauden emakume kirolariak

Eneritz Iturriaga, Marije Atxalandabaso eta Virginia Berasategi
Ikuspegi desberdinetatik hiru emakume kirolarien bizipenak entzuteko aukera izan dugu. Kirol munduan emakumeek ditugun zailtasunak aipatu badituzten ere, egindakoaz harro daudela aipatu dute. GU ERE.

2012-05-29

Marije Atxalandabaso Bizkaiko Emakumezkoen Elkarteen X. Azokan

Maiatzaren 30 eta 31n, Bilboko Areatzan, Bizkaiko Emakume Elkarteen X. azoka ospatzen dugu. Oraingoan, aurreko edizioetan bezala, egongo diren hitzaldi eta eztabaiden bitaztez, emakumeek bizi duten gizarte errealitatea ezagutzeko eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Foroko kide diren elkarteen eguneroko lanera hurbiltzeko aukera izango dugu.
Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan hitzaldi bat entzuteko aukera izango dugu.
Gaia: Aktiboan dauden emakume kirolariak
Partaideak: Eneritz Iturriaga, Virginia Berasategi eta gure Marimendi beteranoena Marije Atxalandabaso.

Marije, hor izango gara!!!!! 

2012-05-16

Gogotsu irteerari ekiteko!













Aupa neskak;

Marimendi taldeko kide barrie nauzue eta esperientzia barri honi ekiteko itzelezko gogoagaz.

Honetan parte hartzeko animatu ninduena, taldekideetatik aparte, MENDIA EZ DA MUGA! lema izan zan. Eta egia da, batzuetan guk jartzen diogu muga geure buruari, mendia bera ez da muga, ez horixe!

Holango paraje zoragarrietatik alkarregaz ibiliko garela jakiteak gogoa zabaltzen du.

Eskerrik asko!