2013-07-22

HIRU EGUN HIRU ATERPE _POSETS



UZTAILAK 17_18_19


HOR EGINDAKO IBILBIDEA
                       Uztailak 17: Biados Aterpetik Angel Orús Aterpera.



Goizeko 7,00etan Biadosetik abiatu ginen.
Posets mendia helburua genuen, baina buelta honetan ezin izan dugu geure helburua bete, eguraldia okertu zen eta hurrengorako utzi behar izan dugu.






Bidean zehar GPSak ez ezik mapak ere erabili ditugu.
Zenbat ikasi dugun!





Ibón de Llardaneta






Bidean euria izan genuen, baina Angel Orúseko aterpera heldutakoan...





  Uztailak 18: Angel Orús Aterpetik Estós Aterpera

Hurrengo goizean aterpetik baikor atera ginen, entzundakoaren arabera eguraldi ona izango genuen eta ideia horrekin hasi ginen aldapa igotzen...




Oso jende gutxi topatu genuen bidean eta lasaitasun handiz geure aurrean izan ditugun ibon, urjauziekin disfrutatu genuen.

Pirinioetan, aurten, inoiz baino elur gehiago dago eta horrek paisaiari edertasun berezia ematen dio.

Ibon de la Plana


Collado de la Plana



Azkenean, bidean, lagun bat topatu genuen eta hirurak argazkian agertzea lortu genuen.



 Collado de la Plana atzean utzi eta bi aukera dago Estósera joateko, eskuialdera joanez gero ibon asko ikusteko aukera izango duzu, guk beste aukera hartzea erabaki genuen eta horrela Agujas de Perramóren ondotik pasatu eta Ibón de Batizielasera abiatu ginen.



     Uztailak 19: Estosetik Biados Aterpera


Azken etapa gure zeharkaldia bukatzeko. Estosetik Puerto de Gistainera  igo ginen eta, hortik, Añescruzeraino abiatu ginen.

                                             
                                              
                                                                
Puerto de Gistainerako bidea.








Ibaia pasatu behar zen; gora eta behera ibili ondoren aukera bat baino ez zitzaigun gelditu...


Botak eta galtzerdiak kentzea.

Ibaia pasa ostean gutxi falta zitzaigun Biados aterpera heltzeko eta, nola ez, gure zeharkadia ospatzeko.

Ospatu bai, ospatu genuen! baina bueltatu beharko gara POSETS mendia gure zain dago eta.



















2013-07-15

2013ko UZTAILA

Beste behin Marimendi antolatutako ibilaldia.

Oraingo honetan Frantzia aldeko Pirinioetan. asteburua.

Uztailak 13-14, asteburu intentsoa, horren lekukoa ondorengo argazkiak.
Asteburu zoragarri apasau dogu.

Giro ederra, eguraldia lagun, toki ikusgarriak eta konpainia ezin hobea;
17 emakume umerotsu mendiaz gozatzeko asmoz eta gogoz.

HELBURUA lortuta duda barik!