2014-07-14

Marimendi 2014


MARIMENDI 2014-EGITASMOA

LIZZIE, 1884; MARIMENDI ,2014
Baginen, bagara, izango…

Elizabeth Hawkins-Whitshed –Aubrey Le Blond, eta Burnaby andrea ezkondu ostean– da Alpeetako lau mila metroko mendi bat lehendabizikoz eskalatzen lehena izan zen emakumea. 1884. urtean egin zuen mendizale irlandarrak balentria hura, Bishorn mendian. Harrezkero, Burnaby gaina izena du mendi bikiaren ekialdeko tontorrak.  



Burnaby gaina

Uztailak 18 Euskal Herritik abiatu.

Uztailak 19 , gaua Gressoney la Trinité( ITALIA)

Domekatik eguaztenera, talde bi osatuko dira aklimataziorako:
Goiherri: Monte Rosa aldera abiatuko dena
Beterri: Zervinia/Zermatt aldera abiatuko dena


Hurrengo ostegun-ostiral-larunbatean batera abiatuko dira talde biak Bishorn mendira (helburua da  bi tontorretara heltzea).





MARIMENDI GOHIERRI

Uztailak 20 (domeka)

Igo Quintino Sella aterpera (3.585)

Uztailak 21 astelehena
Quintino Sella- Piramide de Vincent-Gniffeti aterpea


Uztailak 22 martitzena
Gniffeti aterpea -Signalkuppe 4.556 (Margherita aterpea)

Parrospitz 

Uztailak 23 eguaztena

Margherita aterpea- Zermatt –Mattertaleko herriren bat



GOIHERRI

MARIMENDI BETERRI

Uztailak 20 (domeka)

Igo Quintino Sella aterpera (3.585)

5 ordu oinez, bidez-bide

Uztailak 21 (astelehena)


Quintino  Sella-Ferraro Aterpea
Tournalin mendia, Ferrarotik
8 ordu

Uztailak 22 (martitzena) 
Ferraro- Teodulopass

Uztailak 23 (eguaztena)
Teodulopass-Zermatt


BETERRI


 LIZZI,  AMETS ETA ZORION


 Zermatt, Zinal, Tracuit

Zinal (1.678 mt.),

Uztailak 25 (barikua)

Burnaby tontorra, Bishorn






2014-06-29

CASTILLO DE ACHER

Ekainak 28
Castillo de Acher mendian izan gara. Argazkian Zaratamomo talde batek, gaur bertan, ipinitako buzoi berria.





Jeisterakoan euria izango genuela ematen zuen baina izugarrizko zorte izan dugu paisaiaz disfrutatu ahal izan dugulako.


Harrien artean kontuz ibili behar da. Behin baino gehiagotan.. Noiz bukatuko den!! Pentsatu izan dut.
Heltzerakoan euria izan dugu, baina Castillo eginda zegoen, bera hor, goian,  eta gu behean, lasai... bokadiloa jaten eta mendi eder hori ikusten.

2014-03-26

CEPA VALLE DE TRAPAGA HHI-n hitzaldia

Martxoaren 18an Trapagaraneko Helduentzako institutuak dituen bi zentroetan egon ginen, Marimendiren MENDIA EZ DA MUGA proiektua ezagutzera emanez. Lehenegoz Ortuellako zentroan egon ginen berbetan, eta iluntzean Trapagaranen bertan. Biak Bizkaiko Mehatzaldean, bietan partaide ugari, bietan andra nagusi eta bietan gaztelania zubi lana. Aldiz estilo ezberdinak oso: Ortuellako jendeak Pirineoak deskubritu zituen bitartean erronkarekin jarraitzeko animoak eman zizkigun. Trapagaranen aldiz, eskarmentu handiko emakume mendizale asko bazegoen eta montajea ikusten genuen bitartean eurek ere euren pasadizoak kontatu nahi zizkiguten.
Trainoko mendieetatik buletatxoa emoteko gonbitea ere jaso genuen!!

2014-03-12

Martxoaren 8aren inguruan

Aupa neskak!

                                       LESAKAN  ERE BILDU ZIREN EMAKUME MENDIZALEAK!!!!

2014-03-10

Emakumeen 4. mendi  ibilaldia Arratian

Aupa marimendi guztiori,  hemen ikusi ahal dozuez domekan, martxoaren 9an, Arratian egindako emakumeen 4. mendi ibilaldia Urrekoatxara

Martxa hasi orduko Zeanuriko plazan atarako argazkia

 
Martxan ipini eta giro ederrean joan zan taldea Urrekoatxa aldera.

Tontorrera heldu eta hara ze argazki politaaaa!!!


 Haizeak ederto jotzen zuen.... begitu ondo batzun orrazkera... eta bide batez zenbat MARIMENDI dagozen tartean.... gure taldean izena emonda gagozenak eta ez gagozenak, 40 urtetik gorako emakume euskaldunak

GORA MARIMENDIAK!!!



2014-03-09

Martxoak 7, Mutrikuko hitzaldia

Teknologia berriak direla eta ordubete atzeratu behar izan genuen Txalaparta Tabernan atzoko hitzaldia.

2010ean, Perun egindako proiektua konpartitu genuen horko lagunekin eta montajea ikusi ostean galdera batzuei erantzun behar izan genituen.

Guk, hirurok, asko disfrutatu genuen egun haietako anekdotak komentatzen eta egindako Ishinca, Urus eta Pisco mendiak ikusten.

                                                                                    
Mutrikuko lagunek harreta handiz gure azalpenak entzuten


2014-01-09

Nepaletik...URTE BERRI ON!!

                               Laurebina Pass 4.610m.

Oporrak pasatu dira baina ikusi eta bizi izandakoa... IZUGARRIA!!