2015-07-30

ABUZTUAK 18,19 - HECHO BAILARA





Hamaika lagun elkartu ginen, Hecho bailaran asteburua pasatzeko. 
Ekaitza, euria, haizea,.. denetarik izan genuen larunbatean. 
Igandean primerako eguraldia izan genuen, eta Arlet lakuraino igo ginen. 

2015-03-23

Lurdes, Txitxi, beti zugaz/gugaz

Hutsune bat geratu da
lagun denon bihotzetan;
amildegi bat haitzean,
arrakala, izotzetan.
Zure motxila astuna
izan da, Lurdes, benetan,
nahiz eta gogor saiatu
bizitzaren aldapetan.
Zu ikusiko zaitugu
gailurretan, zuhaitzetan,
Karakatera bidean
eta Morkaikotik bueltan.
Txillarre, lagun maitea,
bizitzaren zidorretan
oinez jarraituko duzu
gure mendiko botetan.
Txitxirentzat Uxue Alberdi Estibaritz-k egindako bertsoa.

2015-03-22

MARIMENDIak KORRIKAra

Emakumeak gara marimenditarrak. Berrogei urte beteak ditugu. Euskaldunak gara bihotzez eta mintzoz. Kirola maite dugu, bereziki mendia, mendi zaleak gara hartara, eta gure atseginerako eta gu bezalako askorentzako akuilu gisa jardun nahi dugu. 

 

eta zu?  MARIMENDIa zara? 

ba zatoz gugaz KORRIKAra!





2015-02-19

Hitzaldia




20 urte GEUrekin mendira


'GEUrekin mendira' ekimenak 20 urte beteko ditu otsailean. Behar bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte otsaileko hirugarren asteburuan.

[JARDUNALDIA ] 'Mendian gora modu askotara joan daiteke'
Noiz? Otsailaren 19an, osteguna, 19.00etan
Non? Oihaneder Euskararen Etxea (Montehermoso)
  • Mendi-talde desberdinen esperientziak:
    • Neskalatzaileak
    • Goierriko Mendizale Beteranoak
    • Marimendi
    • GEUrekin mendira
  • Miren Amurizaren 'Mundua izter artean' bertsoak, iruditan
  •  

2015-01-11

Trekking Kenia mendian

Abenduaren 30ean Lenana mendiko tontorrean (4985m) izan ginen.

 Kendi porteadorea
 13 laguneko taldea osatu dugu. Holako talde batentzat, normalean,  24 porteadore eraman behar dira. Gehienetan,  bai porteadoreak, bai sukaldaria, bai gidak gizonezkoak dira.
Aurten, lehenengo aldiz, porteadoreen artean emakume bat izan da.
Hurrengorako Kendi bezalako gidak edo sukaldariak nahiko nituzke!!!